Zizur Nagusiko Emakumearen plazako haur parkeko estalkiaren obrak hasi dira

Aste honetan hasi dira Zizur Nagusiko Ardoi urbanizazioko Emakumearen plazako haur parkearen estalkiko lanak. Obra Construcciones Lacunza Hnos SLk eginen du, 195.332,12 euro + BEZ-aren kostuarekin, 60 egun naturaleko epean.
Inbertsio honek 80.000 euroko diru-laguntza izango du, Geroa Baik 2022ko Nafarroako Aurrekontuei egindako aurrekontu-zuzenketatik datorrena.
Zizur Nagusiko alkateak, Jon Gondánek (Geroa Bai), adierazi duenez, inbertsio honek “inguruko bizilagunen eskaerei erantzuteko hartutako konpromisoari erantzuten dio”, “Udal honen borondate politikoari” esker errealitate egingo dena.
Bestalde, Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen zinegotzi Ales Mimentzak (Geroa Bai) gaineratu duenez, “jarduera honek parkea urte osoan erabili eta gozatzeko aukera emango du, klimatologia gorabehera”.