Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko apirilak 6

Abiadura kontrolatzeko kanpaina herri barruko bideetan

Foto noticia

Apirilaren 25etik 30era bitarteko astean, Zizur Nagusiko Udalak abiadura kontrolatzeko kanpaina bat egingo du herri barruko bideetan. Kanpaina herriko bide nagusietan zein bigarren mailakoetan egingo da.

Udalak bere bide publikoetan abiadura murriztea du helburu, eta hori funtsezkoa da bide publikoaren erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

Abiadura kontrolatzeko aurreko kanpainan, 50 ibilgailu inguru zigortu zituzten gehiegizko abiaduragatik, eta datu horrek Zizur Nagusia Iruñerriko antzeko ezaugarriak dituzten beste udalerri batzuen azpitik kokatzen du, non zehapen kopurua handiagoa izan den.

Volver arriba