Errege Magoen kabalkada

Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Errege Magoak Zizur Nagusira helduko dira.
19:00etan polikiroldegi zaharretik zaldiz abiatuko dira Erregeak udaletxeraino (Kirolaldea eta Idoia kaleetatik).
Ondoren, 19:30etan, udaletxetik, orgetan igo eta herriko kaleetan barna ibiliko dira honako ibilbidea eginez: Erreniega (zenbaki bikoitiak), Zabalgaina, Erreniega (zenbaki bakoitiak), Talluntze parkea, eta Kirol Instalazioetako aparkalekuan bukatuko da.
Osasun-egoera dela eta, elizetara bisitak eta udaletxeko ohiko harrera ez dira egingo.
Gomendioak:
– Gogoratu musukoa nahitaez erabili behar dela.
– Kokapen jakin batzuetan ikusle-pilaketak saihestu.
– Isolamenduan dauden pertsonak, kontaktu estuak dituztenak edo sintomak dituztenak; ez joan kabalgatara.
Bizilagunentzako oharra: Kabalgata igaroko den kaleetako ibilgailuak ezin izango dira 19:15 eta 20:30 bitartean garajeetara sartu edo horietatik irten, justifikatutako arrazoirik ez badago behintzat.
Barkatu eragozpenak.