2025eko irailak 15
Bizidun Gorputza, Gorputz Ahalduna tailerra Zizur Nagusian

Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasun Departamentuak “Bizidun Gorputza, Gorputz Ahalduna” tailerra eskainiko du, mugimendu eta dantza librean oinarritua. Autozaintzarako eta gorputz kontzientziarako gune bat izango da, emakume guztiei zuzendua, adin guztietakoek beren gorputzaren adierazpen aukerak esploratu eta sormenaren bidez mugitzeko plazera bizi ahal izan dezaten.
Saioak urriaren 7tik abenduaren 16ra, asteartero, 17:00etatik 19:00etara, Patxi Morentin aretoan egingo dira. Ez da beharrezkoa aurretiko esperientzia izatea dantzan.
Izena emateko epea irailaren 24tik urriaren 1era izango da, igualdad.bertintasuna@zizurnagusia.eus helbidean edo Udaleko HABean. Prezioa: 30 €.
