2025eko irailak 4
Bertso Eskolak iritsi dira Zizurrera

Sormena, pentsamendu kritikoa eta euskara uztartuko dira Zizur Nagusiko Bertso Eskoletan, urrian hasi eta maiatzera arte izango direnak Kultur Etxean.
Eskolak ostegunetan izango dira eta bi taldetan banatuko dira:
- 10-15 urte (Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara) → 17:00etatik 18:00etara (prezioa: 80 €).
- Gazteak eta helduak (16 urtetik aurrera) → 18:00etatik 19:30era (prezioa: 150 €)
Izen-emateak irailaren 3, 4 eta 5ean izango dira zizurmayorcultura.es webgunean edo Udaletxean bertan egin ahal izango dira.
Eskola hauetan, bertsotan inprobisatzen ikasteaz gain, euskararen erabilera bultzatzen da jolas giroan, irudimena eta dibertsioa sustatuz.
