2024ko otsailak 23
Berdegune berri baterako egokitzapen-lanak

Zizur Nagusiko Udalak Zubiondoa kalean, Patxi Morentin Gizarte eta Kirol Gunearen ondoan, berdegune berri baterako egokitzapen-lanak jarri ditu abian.
Parterrak 7.000 m² ditu, eta jarduketa honetan datza: ureztatze-zirkuituak instalatzea (gaur egun ez daude), soropila landatzea eta running zirkuitu bat sortzea parterraren perimetro osoan zehar. Esku-hartzea zuhaitzak eta landaredia errespetatuz eta mantenduz egingo da.
Jarduera honen esleipenduna Adaxka lorezaintza da, aurretik ere antzeko lanak egin dituen enpresa nafarra. 56.527,34 €+BEZa esleitu da.