2022ko irailak 19
Euskara ikasteko diru laguntzak. 2021-2022 ikasturtea.

2021/2022 ikasturtean egindako euskara ikastaroak egiteko diru-laguntza irailaren 30era arte eskatu ahalko da Zizur Nagusiko Udalaren Erregistroan.
Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Zizur Nagusiko erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948182500), euskara@zizurnagusia.eus
Deialdi osoa hemen: https://bit.ly/3L7ECFp