#AurtezEz: Udalbatzak baturik ardurarako eta konpromisorako deia luzatu du

Zizurko ez-jaien testuinguruan, Jon Gondan alkateak (Geroa Bai) agerraldia burutu du Udalbatzako 5 alderdietako ordezkariekin batera “Aurten ez” kanpaina aurkezteko. Gondanek adierazi du Zizurko jaiak “udari amaiera eta ikasturteari hasiera emateko mugarri garrantzitsua” izaten direla. Hala ere, alkateak gogorarazi du testuinguru sozio-sanitario honetan “ardura erakutsi beharra” dagoela; “ez dugu ezer ez ospatzeko gehitu du.
Ez-jaietarako kanpaina
Jaiak irailaren 10etik 14ra ospatzekoak ziren baina uztailean Udalbatzak erabaki zuen bertan behera uztea pandemiari aurre egiteko segurtasun eta prebentzio neurri gisa.
“Aurten ez” kontzientziazio kanpaina spot batez eta kartelez osatzen da. Spotan jaietan ohikoan parte hartzen duten eragileetako ordezkariak ageri dira Udalbatzako kideekin batera.