Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko otsailak 17

Aste zurirako kirol jarduerak

Foto noticia

Udalak martxoaren 3tik 7ra kirol jarduerak antolatu ditu, 16 urtetik gorakoentzat, Aste Zurian jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko helburuarekin.

Izen-ematea otsailaren 17tik 25era egin beharko da, jarduera egingo den instalazioko harreran. Saio guztiak egiteko gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat behar da.

Antolatutako jardueren artean honako hauek daude: yoga, ibilaldi nordikoa, entrenamendu globala, HIIT, zumba eta indoor zikloa, besteak beste.

Prezioak:

  • Abonatuak: 1 €
  • Ez abonatuak: 3 €

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo zure ohiko kirol-instalaziora. Animatu eta parte hartu!

Volver arriba