Ardoi-Osés Construcción taldeari omenaldia, Liga Femenina Endesa ligara igotzeagatik
2024ko azaroaren 29tik aurrera, Zizur Nagusiko Kirol Instalazioek herriko harrotasunaren ikur berri bat dute: Ardoi-Osés Construcción taldeko jokalariek sinatutako kamiseta, emakumezkoen Liga Femenina Endesa ligara igotzea lortu ondoren. Kategoria horrek Espainiako saskibaloi femeninoaren maila gorena ordezkatzen du.
Kamiseta, marko batean gordeta eta erdiko pasilloan ikusgai, ekitaldi berezi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren taldeko jokalariak, eta haiekin batera, Zizur Nagusiko Alkatea, Jon Gondán, Kirol eta Jarduera Fisikoko Zinegotzia, Iñaki Ayerra, Klubeko Presidentea, José Luis Oreja, eta entrenatzailea, Juantxo Ferreira.
Zizur Nagusirako betirako ikur bat
Aitorpen honek kirol lorpena ez ezik, taldeak erakutsitako esfortzua eta balioak ere nabarmendu nahi ditu. Zizur Nagusia Espainiako saskibaloi femeninoaren panoraman kokatu dute. Kamiseta hau kirol instalazioetara gerturatzen diren guztientzako oroigarri izango da.
Zizur Nagusiko Udalak zorionak eman nahi dizkio Ardoi-Osés Construcción taldeari, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu emakumezko kirolarien talentua eta dedikazioa erakusten duen ikur hau ezagutzera.