Ayuntamiento de Zizur Mayor

2020eko irailak 16

Alokairu publikoko etxebizitzetan bizi diren pertsonentzako gizarte-laguntzako hitzarmena sinatu du Udalak

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak alokairu publikoko etxebizitzetan bizi diren pertsonei gizarte-laguntza emateko hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuarekin. Helburu nagusiak bi dira: bizikidetza bultzatzea eta etxebizitza gizarteratzeko tresna gisa erabiltzea sustatzea.

Taldea Nasuvinsako zortzi profesionalek eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetako teknikariek osatzen dute, eta lankidetza, zehazki, herri hauetan burutuko da: Iruña, Barañain, Zizur Nagusia, Eguesibar, Arangurengo Ibarra, Atarrabia, Burlata, Berriozar eta Beriain.

Hitzarmenak sinatzeko ekitaldia Nafarroako Jauregiko erabilera anitzeko aretoan egin da, eta, bertan, bildu dira Jose Maria Aierdi bigarren lehendakariordea eta Etxebizitzako zuzendari nagusia den Eneko Larrarte herri hauetako alkateekin batera: Barañain, María Lecumberri; Zizur Nagusia, Jon Gondán; Berriozar, Raúl Maiza; Atarrabia, Mikel Oteiza; Eguesibarko alkateordea, Inmaculada Múgica; Iruñeko Udaleko zinegotzia, Juan José Echeverría; eta Burlatako Udaleko zinegotzia, Mari Luz Moraza. Aranguren Ibarreko eta Beriaingo udaletako ordezkariek, berriz, telematikoki hartu dute parte.

Jose Maria Aierdi lehendakariordeak bereziki eskertu ditu bederatzi udal-ordezkariak, eta ondorengoa nabarmendu du: “tokian tokiko gizarte-politikarekiko duten konpromisoa, bertako biztanleen premia eta arazo zehatzekin lotura gehien duten erakundeak izateagatik, eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko duten jarrera irekia, etxebizitza-politika gizarte-kohesiorako tresna bihurtzeko helburuarekin”.

Volver arriba