Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko irailak 17

Aire Zabaleko XXII. Pintura Lehiaketak baditu irabazleak eta erakusketa zabalduko du

Foto noticia

Joan den irailaren 13an, igandean, Aire Zabaleko XXII. Pintura Lehiaketa egin zen Zizur Nagusian. Guztira, 29 lagunek parte hartu zuten, eta herriko kaleak pinturaz eta sormenez bete zituzten.

Honako hauek izan ziren sarituak:

Lehen saria: Iván Oroz Moler (Iruña)

Bigarren saria: Fernando De Vicente Garrido (Berriz, Bizkaia)

Accésit: Juan Bautista Senar Senar (Zizur Nagusia)

Udalak eskerrak eman nahi dizkie edizio honetan parte hartu duten guztiei, eta zorionak sarituei. Gainera, lehiaketan aurkeztutako lan guztiak irailaren 18tik 30era egonen dira ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxeko erakusketa-gelan.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-21:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

Igande eta jaiegunetan: 12:00-14:00

Volver arriba