Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko maiatzak 29

AEK-k aurrematrikula zabaldu du: Zizur Nagusian hiru ikastaro eskainiko dira

Foto noticia

AEK-k datorren ikasturterako ikastaroen eskaintzaren berri eman du, eta aurrematrikula egiteko epea dagoeneko martxan da. Izena emateko aukera ekainaren 30era arte egonen da zabalik, eta matrikula irailean formalizatuko da.

Iruñerriko ikastaroen eskaintza osoa AEKren webgunean kontsulta daiteke, eta aurrematrikula ere online egin daiteke, horretarako prestatutako formularioaren bidez.

Zizur Nagusian hiru ikastaro eskainiko dira. A1 mailako taldea astelehen eta asteazkenetan izanen da, 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi berean eskainiko da A1.2 mailako ikastaroa ere, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.

Bi ikastaro horien kasuan, baldintzak betetzen badira —besteak beste, asistentziari eta diru nahikoa izateari lotutakoak—, Nafarroako Gobernuak A1 eta A2 ikasmailen matrikulak diruz-lagunduko ditu.

Horrez gain, C1 mailako ikastaroa ere antolatuko da Zizur Nagusian. Kasu horretan, eskolak astearte eta ostegunetan izanen dira, 16:15etik 18:45era. Ikastaroaren prezioa 472 eurokoa izanen da.

Volver arriba