Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko abenduak 21

Akordio zabala eta zeharkakoa Zizur Nagusiko 2022ko aurrekontuak onartzeko

Foto noticia

Geroa Bai, EH Bildu, PSN-PSOE eta atxiki gabeko zinegotziak 2022rako aurrekontu akordioa sinatu dute gaur goizean, ekitaldi publiko batean, eta dokumentuaren errubrikaz gain, dokumentuaren edukien berri eman dute.

“Zizur Mayor-Zizur Nagusiaren aurrerabiderako konpromisoen akordioa” izeneko dokumentuak bost puntu ditu, eta bertan, taldeek konpromisoa hartzen dute datorren urterako aurrekontuen proiektuari eta plantilla organikoari aldeko botoa emateko.

Inbertsio-multzo batean lan egingo dutela gaineratu dute, zeinen artean, aurreko akordiotik abian edo zain daudenak lehenetsiko baitira, bai eta akordioaren jarraipena egitea ere, ezarrita dagoen batzordearen bidez, ezarpen-prozesua jarraitu eta bete dadin.

 Datorren ostegunean onartuko den 2022rako Aurrekontuen proiektua 13,6 milioi eurokoa izango da, aurreko aurrekontua baino milioi bat gehiago; zeinetan, herritarrei begirako funtsezko zerbitzuak indartzen baitira, bide publikoetako inbertsioak (80.000 euro), etxebizitzak birgaitzeko, irisgarritasunerako eta eraginkortasunerako 75.000 euroko laguntza partida, ikastetxeetan 50.000 euroko inbertsioa eta Paquita Ansa haur eskolako kudeaketan 140.000 euroko gehikuntza. Era berean, kontratazioa sustatzeko diru-laguntza berreskuratzen da (18.000 euro), autoenplegurako diru-laguntza (9.000 euro) eta aurrekontu parte-hartzaileen berritasuna (30.000 euro).

 Inbertsioei buruzko kapituluaren barruan, nabarmentzekoak dira haur-parke berriak berritzea eta instalatzea, Emakumearen Plazako parkeari estalki bat jartzea, pumptruck gune bat eraikitzea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzea, udal eraikinetan desfibriladoreak jartzea, argiteria publikoa berritzea, Ardoi urbanizazioan jarduketa-plan bat egitea berdegune eta gune natural berriak ezartzeko, eta Erreniega parkearen zati bat berriz urbanizatzea. 

Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak (Geroa Bai), Piluka Garcia Geroa Baiko bozeramaileak, Jose Angel Saiz EHBilduko bozeramaileak, Richard Ocaña PSN-PSOEko bozeramaileak eta Iñigo Goñi zinegotzi ez atxikiak hartu dute parte.

Zizur Mayor-Zizur Nagusia, 2021/12/21

NP 20211221 2022ko Aurrekontu Akordioa

Volver arriba