2022ko urtarrilak 24
Zabalik da Mintzakide programan izena emateko epea
Hemen da berriz Mintzakide! Astean behin, ordubetez, euskara praktikatzeko espazioa da Mintzakide. Elkarrekin ariko zarete mintzamena hobetu nahi duzuenak eta jada euskaraz hitz egiteko ohitura duzuenak. Tabernan, parkean, mendian, kiroldegian… nahi duzuen lekuan eta gustuko dituzuen gaien inguruan, talde txikietan hizketan. Lagunak egin eta ongi pasa euskara praktikatu eta praktikatzen lagunduz!
Urtarrila amaitu arte aukera dago izena emateko. Informazio gehiagorako: https://bit.ly/3rO9Jwt