700€ arte Gabonetako erakusleiho onenarentzat

Gabonak indartsu iritsiko dira Zizur Nagusira, Gabonetako Erakusleihoen VIII. Lehiaketak kaleak sormenez eta gabon esperituz beteko baitditu. Urteroko ekimen honek bertako saltokiak bere dekorazioekin atentzioa deitzea gonbidatzen ditu, bertako erosketak sustatzeko eta bizilagunak eta bisitariak erakartzeko giro atsegin eta paregabea sortuz.
2024ko abenduaren 9tik 2025eko urtarrilaren 6ra arte, erakusleiho parte-hartzaileak arratsaldero argiztatuko dira, 17:00etatik 22:00etara, eta Gabonetako ibilbide bat eskainiko da, tokiko saltokien eskaintza berriz ezagutzeko. Primerako ekintza komunitatean gozatzeko eta Zizur Nagusiko negozioei laguntzeko!
Herritarren aukeratuko dute erakuslehio irabazlea
Abenduaren 16tik 26ra bitartean, publikoak bere erakusleiho gogokoenaren alde bozkatu ahal izango du Udalaren webgunean, emozioaren eta parte-hartze komunitarioaren ukitua emanez. Aldi berean, epaimahai espezializatu batek originaltasun, diseinu, argiztapen eta harmonia irizpideen arabera ebaluatuko du dekorazio bakoitza, erakusleiho bakoitzeko gehienez 40 punturekin.
700€ arteko sariak erakuslehio ikusgarrienarentzat
Sari-banaketa 2024ko abenduaren 30ean egingo da, 14:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, jaien magia hobekien islatzen duten hiru erakusleihoak ezagutuko dira:
- Lehen saria: 700 €
- Bigarren saria: 300€
- Hirugarren saria: 150 €
Ez Galdu Gabonak Zizur Nagusian!
Paseatu argiztaturiko kaleetan, babestu tokiko merkataritza eta bizi esperientzia ahaztezina Gabonetan. Informazio gehiago nahi izanez gero edo zure botoa emateko, bisitatu VIII. Edizioaren webgunea hemen.