Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko urriak 3

Zizur Nagusiak 2026ko udal egutegirako argazki lehiaketa abiarazi du

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak 2026ko udal egutegia irudikatzeko balioko duen argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki du, “Zizur Nagusia: tradizioak, lekuak, uneak, pertsonaiak” lelopean. 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dezakete, udalerrian erroldatuta egon edo ez. Urriaren 6tik azaroaren 9ra bitartean (23:59ak arte) parte hartu daiteke, helbide elektroniko honetara bidaliz argazkiak: participcion.partaidetza@zizurnagusia.eus.
Guztira 13 sari banatuko dira:

  • 12 argazki hautatuko dira, bat urteko hilabete bakoitzeko, eta bakoitzak 50 € jasoko ditu.
  • Azaleko argazki 1, 100 €-rekin saritua.

Obra irabazleak udalerriko etxe guztietan postontzietan banatuko den egutegiaren parte izango dira.

Lehiaketaren Egutegirako Oinarriak eskuragarri daude PDF formatuan.

Volver arriba