2024ko azaroak 13
Neguko Hiri-jarduerak Zizur Nagusian
Zizur Nagusiko Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzendutako Neguko Hiri -jarduerak egingo dira. Kanpamentu hauek hainbat jarduera eskainiko dituzte, eskalada jarduera berezi bat barne.
Datak
- 1. astea: 2024ko abenduaren 23tik 27ra
- 2. astea: 2024ko abenduaren 30etik 2025eko urtarrilaren 3ra
Ordutegia
- Sarrera malgua: 7:30etatik 9:00etara
- Jarduerak: 9:00etatik 14:00etara
- Jantoki zerbitzua: 14:00etatik 15:30era
- Irteera malgua jantokirik gabe: 14:00etatik 14:30era (28 €)
- Irteera bakarra jantokiarekin: 15:30 (52 €)
Tokia
Jarduerak toki hauetan egingo dira:
- Tartalo ludoteka eta Zizur Nagusiko Udal Kiroldegia
Deskontuak eta hobariak
Deskontu eta hobariei buruzko informazioa nahi izanez gero, deitu 948181896/ O.G.Z.
Izen-emateak
Izen-emateak azaroaren 20tik abenduaren 13ra arte egongo dira zabalik eta esteka honen bidez: Izen-ematea
Aukera bikaina da txikienek oporraldiaz gozatzeko, giro egokian jarduera entretenigarri eta seguruak eginez.