Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko ekainak 16

2022ko Zirkulazioaren gaineko Zerga eta Pasabide Tasa

Foto noticia

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko ekainaren 30ean bukatuko dela 2022ko zirkulazioaren gaineko zergagatik eta pasabideen tasagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko ekainaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Diru bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu,eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian,2022ko maiatzaren 23an.-Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Volver arriba