2020eko urriak 21
2020/2021ko Eguberrietako kanpaina oinarriak
Lehiaketa honen helburua Zizur Nagusiko kontsumoa tokiko merkataritza eta ostalaritzan bultzatzea da, eguberrietako erosketak hauetan egiten dituzten pertsonak sarituz, eta horrela, data hauetan herrian giro atsegina sortu, bertako merkataritza interesgune bihurtuz eta toki garapenaren sustapenean lagunduz.
Lehiaketan izena ematea doakoa izanen da eta Zizur Nagusiko Udaletxean egin beharko da, oinarri hauei atxikitako I. eranskineko izen-emate orria aurkeztuta edota korreoaren bitartez bidalitako imprimakiaren bitartez. Izena emateko epea 2020ko urriaren 25ean bukatuko da. Epe hori luzaezina izanen da.