2019ko apirilak 17
2019ko Festen kartela aukeratzeko lehiaketa

Lehiaketa honetan 18 urte betetako pertsona guztiek har dezakete parte. Teknika libre izanen da eta kartelaren formatua 70 x 50 cm-koa izanen da, formatu bertikalean. Lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dira, eta herriko armarria eta testu hau eraman beharko dute:
Zizur Nagusiko festak
2019ko irailaren 11tik 15era
Fiestas de Zizur Mayor
Del 11 al 15 de septiembre de 2019
Lanak Kultur Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, 2019ko ekainaren 14ko 14:30ak baino lehen.
Lehiaketaren oinarriak hemen begiratu.