180 lanpostu baino gehiago Zizur Nagusiko poligono berrirako
- Marka nagusiak hauek dira: BM, Telepizza, Tedi, Popeyes, Crazypet eta Sparta Sport Center. Ehungintza eta osagarrien nazioarteko enpresa bat eta ospe handiko kafetegi-gozotegi-okindegi bat ere egongo dira.
- 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Zizur Nagusiko bizilagunentzat, Udalaren lan-poltsaren bidez.
- Energetikoki autosufizientea den Nafarroako lehenengo parkeetako bat izango da.
Zizur Nagusiko Udalak Ardoiko poligono berriko markak aurkeztu ditu gaur goizean, VDRrekin batera. Jon Gondán (Geroa Bai) Zizur Nagusiko alkateak eta Fernando Vidaurre VDRko (poligonoaren garapenaren sustatzailea) CEOak aurkeztu dituzte markak: BM Supermerkatua, Telepizza, Tedi, Popeyes, Crazypet eta Sparta Sport Center. Horretaz gain, ehungintza eta osagarrien nazioarteko enpresa bat eta ospe handiko kafetegi-gozotegi-okindegi bat ere egongo dira.
Aurkezpenaren ondoren, bertaratutakoek, 2022ko apirilean hasi ziren lanak bisitatzeko aukera izan dute. Zizur Center industrialdean dagoen partzela handienean kokatuko da. Leku estrategikoa da, auzokide guztientzat sarbide erraza eta azkarra duena. Garraio publikoari dagokionez, autobus-geltokia partzelaren parean dago; beraz, merkataritza-gunerako sarbidea, autoz edo oinez ez ezik, autobusez ere egin daiteke.
VDR taldeak 200 aparkaleku baino gehiago, espaloiak eta merkataritza-lokalak dituen merkataritza-parkea diseinatu du. Jarduera berri honek 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Zizur Nagusiko bizilagunentzat.
Bestalde, estalkian 1.800m2-ko instalazio fotovoltaiko bat instalatuko da, 365.94kwp-ko potentziarekin, parkea okupatzen duten operadoreen autohornidura lortzeko adinakoa, eta, horrela, Nafarroako lehen parke autosufizienteetako bat izango da energiari dagokionez.
Irekiera datak:
Abenduan: BM supermerkatua, Telepizza eta Tedi.
Urtarrilean: Sparta Kirol Zentroa.
2023ko lehenengo hiruhilekoan: Crazypet, Popeyes, Kafetegia eta arropa eta osagarri denda.