GURUTZILTZATUA
Monumentuak
Gurutziltzatua izan da Zizurreko herritarrek gehien gurtu duten irudia. Honela dio aurrerago aipatutako Dokumentu Batzordearen txostenak:
“Jesus gurutziltzatuaren ohiko irudiez bestelakoa da, adierazpen zoragarria baitu, hieratikotasunerako joera duena, baina gogortasuna muturreraino eraman gabe. Elizen ateetan fededunek gur zezaten jartzen ziren egurrezko irudi zaharrenetako bat da; parrokia-eliza hori eraiki zenekoa dela esan daiteke”.
Gurutziltzatua gotikorako trantsiziokoa da, eta neurri hauek ditu: 154 x 143 zentimetro. Gurutziltzatuaren ezaugarri nagusia igortzen duen lasaitasun eta sosegua da. Txirikordatutako arantzazko koroa irudia baino geroagokoa da.
Gurutziltzatuaren gorputza bertikalean dago. Besoak goratuta ditu, zati horizontalaren gainean; bi hankak, berriz, paraleloan, iltzeek eutsita. Ez dakigu egilea nor izan zen, ezta nongoa izan zitekeen ere, baina ez litzateke harritzekoa eskultura hori egungo parrokia-tenplua eraiki aurretiko ermitaren bateko gurtza-objektu izatea.