Dirulaguntzak
ZIZUR MAYOR-ZIZUR NAGUSIKO UDALEKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2020-2022 DENBORALDIRAKO.
1. ARAUBIDEAREN MARKOA
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren araudiaren garapena, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua.
Zizur Mayor – Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra.
2. EGUNGO DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAREN ONARPENAREN BIDEZKOTASUNA
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluarekin bat, administrazio publikoetako organoek edo diru-laguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek plan estrategiko batean zehaztu beharko ditu, aurretiazko izaerarekin, diru-laguntzak aplikatzearen helburu eta ondorioak, horiek erdiesteko behar den epea, aurreikusitako gastuak eta finantzaketa-iturriak, betiere aurrekontuen estabilitatea lortzeko helburuak betetzea baldintza izanda.