Zizur Nagusiko Udala

BATAIOAK ETA HILETA-ELIZKIZUNAK

Folklorea, Festak, Erromeriak

Bataioetan litxarreria ugari banatzen zitzaien haurrei. Bataiatu aitzin, ordea, herriko bi emakumek, herriaren eskolak irakatsita, mundu honetara iristea tragedia ez izaten ahaleginak egiten zituzten. Ambrosia Arriolak eta Maria Izkok herriko emakume askori lagundu dioten haurrak mundura ekartzen; jakina, unean uneko mediku titularra bertan zela. Heriotzak gizon-emakumeak berdintzen zituen. Garai hartako elizak, ordea, hildakoen artean bereizketa egiten zuen. Izan ere, lehen, bigarren eta hirugarren mailako ehorzketak izaten ziren; betiere, hildakoak izaten zituen aberastasunen baitan. Zenbat eta diru gehiago, orduan eta apaiz gehiago azken agurrean. Dirudunek baita bederatzi apaiz ere izaten zituzten; beheko klasekoek lau edo gutxiago. Ehorzketaren ondoren, familia auzokideekin elkartzen zen, eta askari oparoa egiten zuten, apezak berak ere dastatu behar izaten zuen mokadua.

Volver arriba