Ayuntamiento de Zizur Mayor

AZAROAK 2, ARIMEN EGUNA

Folklorea, Festak, Erromeriak

Aitzinean, familia ahaltsuenen jabeak (emakumezkoak) elizpean nabarmentzen ziren. Jaiak lau egun irauten zuen. Egunero izaten zen dantza, eta horietako batean, hirugarrenean hain zuzen ere, musika bandak Bentetan jotzen zuen. Herriko lehen merkataritza gune (1954) izanen zen hartan lan egiten zuen familia ugari zegoen Bentetan. Dantzak hamabiak arte irauten zuen; ordu horretan eta musikariak (Añorbe edo Ziraukikoak) herriko etxeetara joaten ziren afaltzera. Halaxe zegoen hitzartuta kontratuan; musikariak herriko etxe bakar batean ostatu hartzen hasi baino lehen, herriko hainbat etxeetara eramaten baitzituzten. Emanaldiak pilotalekuan (errebotean) izaten ziren. Jaien finantziazioa beti izan zen gazteen ardura. Kontzejuari jaia antolatzeko behar zuten diru eskaera egiten zioten. Gastuei aurre egiteko jokoak antolatzen zituzten: “parar” edo “karteta”. Ezkutuan jokatzen ziren, debekatuta baitzeuden. Kolorezko zintak zituen txapela zeraman maiordomoak “barato” izenekoa kobratzen zuen, eta horrekin ordaintzen zuen. Duela 60 urteko kontuez ari gara.

Volver arriba