Ayuntamiento de Zizur Mayor

Nori zuzenduta: ALCALDE
29-11-2018
Egun on alkate jauna, Euskaraldiari buruz idatzi nahi dizut. Zizurren bizi den familia euskalduna bezala, Euskaraldian parte hartzeko apuntatu gara nere senarra eta ni. Biak ahobizi gara. Baina ezin izan dugu gure txapa lortu, eta beraz ez gara proiektuan parte hartzen ari, edo behitzat ez behar den moduan. Zizurren, txapa biltzeko puntu guztiak urbanizazioan egon dira, puntu gehienak goizeko orduetan, eta hagitz aukera gutxi arratsaldez hartzeko (gure ordutegiarekin koinziditzen ez zuena). Gaur, San Saturnino eguna, Iruñan lan egiten dudanez festa dut, eta udaletxera hurbildu naiz gure txapen bila, eta ez daudela erran didate, bukatu direla. Gu apuntatu ginenean izena eman genuen gure txapak Zizurren biltzeko eta badirudi beste norbaiti eman dizkietela. Iruditzen zait udaletxetik ez dela ahalegin haundia egin denek parte hartu ahal izan dezagun. Aunitzetan bezala, Adoi auzoa ahaztuta gelditu da. Hemen bizi garen familia kopurua kontutan hartuta, gutxienez bilketa puntu bat egon behar izango litzatekela uste dut. Gauza batzuetarako horren ahaztuta gaude... (Beste batzuetarako ez... adibidez, sorgin gaua hemen izan dugu... haur txikiz betetako auzo batean... goiz ordura arte musika hagitz altuko kontzertuak egon dira...). Eskerrik asko
10-01-2019
Auzokide agurgarria, Zizur Nagusiko Euskaraldiko taldeak txosten bat egin dute balorazio modukoan eta udalak, baita ere, kontuan hartuko dugu 2019ko abenduan, aurtengo euskaraldian, txapak toki gehiagotan egotea, baita ere, udaletxean arratsaldetan eta kultur etxean. Agur bero bat, Jon Gondán-Alkatea
Volver arriba