Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko irailak 17

Aurrekontu Parte-hartzaileen herri-bozketa hasi da

Foto noticia

Zizur Nagusiko 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen herri-bozketa atzo, irailak 16, hasi zen. Fase honetan, herritarrek erabakiko dute zein proposamenetara bideratuko diren prozesu honetarako gordetako 50.000 euroak.

Zizur Nagusian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eman ahal izango dute botoa. Parte-hartzaile bakoitzak hiru proposamen aukeratu beharko ditu, nahi duenaren arabera ordenatuta.

Online bozketa urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Gainera, botoa aurrez aurre emateko aukera egongo da urriaren 5ean, 6an eta 7an, 9:00etatik 13:00etara, Herritarren Arretarako Bulegoan, NANa aurkeztuta.

HIRI BARATZE KOMUNITARIOA:

Hiri-baratze komunitario bat Zizur Nagusiko bizilagunentzako gune bat da, 0 km-ko elikagai ekologikoak ekoizteko barazkiak, landareak eta loreak parterretan landatzearen inguruan antolatua. Horrela, hiri-ingurunea atseginago bihurtzen da, erosoago bihurtuz. Belaunaldien arteko topaketa, elkarlan eta ezagutza trukerako gunea da, Zizur Nagusiko bizilagunei laborantzari eta bestelako gaiei buruzko esperientziak partekatzeko aukera emanen diena.

UDAL OBJETOTEKA:

Egunerokotasunean, etxe batean beti eskuragarri ez dauden objektuak behar izaten dira, baina haien erosketa-prezioa gehiegizkoa da, aurreikusten den erabilera txikirako. Inork ez du zulagailurik behar soilik apalategi bat finkatzeko bakarrik, ezta urte osoan etxean lekua okupatzen duten beste 3 aulki ere, urtebetetzean bakarrik erabiltzen badira. Horrelako egoerei irtenbide bat emateko balioko luke udal objetoteka batek. Hasierako inbertsioarekin, zenbait objektu erosi eta udal lokal bat egokitu ahal izango litzateke (Kultur Etxean, gizarte zerbitzuen lokalean…), katalogatu eta gordetzeko. Gainera, katalogoa doan handitu daiteke enpresen edo partikularren dohaintzen bidez. Katalogo digital bat sortu beharko litzateke denbora errealeko eskuragarritasunarekin eta maileguaren baldintzak definitu beharko lirateke.

ITURBURUA TXUKUNTZEA:

Baratzetako bidean (Barañainerako norabidean), trenbidearen azpitik igaro baino lehen, iturburu bat dago eskuinean. Ingurua txukundu eta ura kainu batean biltzea proposatzen da, Zizurreko iturburu bakarretakoa baita. Eta izena letrero batean jarri.

LUR-ZURRUSTAK DITUZTEN ITURRIAK:

Azken urteotan, tenperatura gero eta altuagoak nabarmendu dira, eta bero handia egin du, baita udal-igerilekuak ofizialki ireki aurretik ere. Egoera honek bereziki eragiten die adin txikikoak dituzten familiei, adinekoei eta freskatzeko eta aisialdiaz gozatzeko espazio publikoak bilatzen dituzten bizilagunei. Hori dela eta, Ardoi auzoko plaza zabaletako batean lur zurrusten iturriak jartzea proposatzen da, Iruñeko Yamaguchi Parkean daudenen antzekoak.

ITURRIAK ESPAZIO PUBLIKOETAN:

Ardoi auzoko plazak eta parkeak familiek, adingabeek eta, oro har, bizilagunek asko erabiltzen dituzten espazioak dira, batez ere eguraldi ona egiten duen hilabeteetan. Hala ere, eremu horietako batzuetan ez dago edateko uraren iturririk inguruan. Ardoi auzoko plazetan, haur-parkeak eta egoteko eremuak dituzten plazetan, edateko uraren iturriak jartzea proposatzen da, bizilagun guztiek ura izateko oinarrizko eta beharrezko sarbidea izan dezaten.

PARTE HARTU

Volver arriba