Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko irailak 4

Zizur Nagusiak euskara ikastera animatzen du, aurrez aurreko ikastaldeekin eta ikasleentzako laguntzekin

Foto noticia

Euskarabideak eta toki entitateek helduak euskara ikastera animatzeko kanpaina instituzionala aurkeztu zuten atzo. Euskera ahora kanpainaren bidez, helduen artean euskararen ikaskuntza sustatu eta euskaltegien eta ikastegien eskaintza ezagutarazi nahi da. Euskarabideak gogorarazi du Nafarroan euskara ikasteko hainbat zentro daudela eta urtero bost mila pertsona heldu baino gehiagok ematen dutela izena ikastaro horietan.

Testuinguru honetan, Zizur Nagusiko Udalak gogorarazi nahi du irailean zehar aurreko ikasturtean euskara ikasten aritu zirenek bekak eskatu ahal dituztela. Laguntzak 16 urtetik gorako pertsonei edo 2026an 16 urte betetzen dituztenei zuzenduta daude, Nafarroan bizi badira; A1 eta A2 mailetako ikasleen kasuan, laguntzak %100era arte irits daitezke.

Gainera, Zizur Nagusiak aurrez aurreko hainbat ikastalde izango ditu ikasturte honetan, bai euskara hutsetik ikasi nahi dutenentzat, bai ikasten jarraitu nahi dutenentzat.

Zizur Nagusiko eskaintza honakoa izango da: A1 mailan, talde bat eskainiko da San Fermin Ikastolan, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 19:00etara, eta matrikula irailaren 10era arte egin ahal izango da Zubiarteren bidez. Beste A1 talde bat Zizur Nagusiko Kultur Etxean izango da, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, eta matrikula irailean zehar egin ahal izango da AEKn.

A1.2 maila ere eskainiko da Kultur Etxean, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, AEKn irailean zehar matrikulatuta. A2 maila, berriz, San Fermin Ikastolan izango da, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:30era, eta matrikula irailaren 10era arte egin ahal izango da Zubiarteren bidez.

Maila ertain eta aurreratuetan, B1 taldea Zizur Nagusiko Kultur Etxean eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara; eta B2 taldea, leku berean, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara. Bi kasuetan, matrikula irailaren 10era arte egin ahal izango da Zubiarteren bidez. Azkenik, C1 maila Zizur Nagusian eskainiko da, tokia zehazteke, astearte eta ostegunetan, 16:15etik 18:45era, eta matrikula irailean zehar egin ahal izango da AEKn.

Kanpainari, laguntzei eta ikastaroen eskaintzari buruzko informazio guztia Euskarabidearen webgunean kontsulta daiteke.

Volver arriba