Margotu Zizur Nagusia eta irabazi 900 euro arte

Zizur Nagusian XXII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa izango da datorren igandean, irailaren 13an, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako hitzordua.
Lehiaketa 10:00etatik 17:00etara izango da. Obren gaiak Zizur Nagusiarekin eta bere paisaia, txoko edo interes historiko eta artistikoko eraikinekin lotuta egon beharko du, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi duen teknika aukeratu ahal izango du.
Parte-hartzaileek lan original bat aurkeztu beharko dute, sinatu gabe, euskarri zurrun eta arin baten gainean egina. Obraren alde bakoitzaren neurria ezingo da 100 zentimetro baino txikiagoa izan. Euskarriak lehiaketaren egunean bertan zigilatuko dira, 10:00etatik 11:00etara, Kultur Etxean.
Obrak Kultur Etxean entregatu beharko dira 16:00etatik 17:00etara. Epaimahaiak 18:00etan jakinaraziko du bere erabakia, eta ondoren sari banaketa egingo da.
Lehiaketak bi sari eta akzesit bat izango ditu: 900 euro eta diploma lehen sarirako, 600 euro eta diploma bigarrenerako, eta 300 euro eta diploma tokiko obra onenaren akzesiterako. Azken hori eskuratzeko, parte-hartzaileak Zizur Nagusian erroldatuta egon beharko du.
Aurkeztutako lanak irailean jarriko dira ikusgai Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, Herritarren Arretarako Bulegora jo edo 948 18 19 00 telefonora deitu.

