Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko irailak 1

26-27 ikasturteko kultura ikastaro eta prestakuntza jardueretan izena emateko epea zabalik

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak 2026-2027 ikasturteko kultura ikastaro eta prestakuntza jardueretan izena emateko epea irekiko du. Izen-emateak irailaren 2tik 4ra egin daitezke, online, Kulturaren webgunearen bidez, edo aurrez aurre Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Programazioak adin eta interes ezberdinetarako proposamenak biltzen ditu, besteak beste: Irudikatu eta sortu, Ideien laborategia, haurrentzako antzerki tailerra, Lego Máster, bertso eskola, zeramika tailerra, idazketa sortzailea, pintura tailerra, argazkigintza digital artistikoa, joskintza, dantza eta mugimendua, eta sormenarekin eta kulturarekin lotutako beste hainbat jarduera.

Jarduerak urriaren lehen astean hasiko dira, eta Zizur Nagusian erroldatutako pertsonei zuzenduta daude. Erroldaturik ez daudenek itxaron-zerrendan eman ahal izango dute izena. Jarduera batean plaza kopurua baino izen-emate gehiago badago, esleipena zozketa bidez egingo da.

Informazio guztia, programak, arauak, galderak eta argibideak zizurmayorcultura.es/eu webgunean eta Zizur Nagusiko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan daude eskuragarri.

AAFF_Folleto_CursosYActividadesFormativas_imprenta

Volver arriba