2026ko irailak 1
Badator kirol-jardueretan abonatutako pertsonek izena emateko azken epea

Zizur Nagusiko Udalak gogorarazi du 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan abonatutako pertsonentzako azken izen-ematea irailaren 2tik 8ra izango dela. Jarduerak urriaren 1ean hasiko dira.
Eskaintzaren artean Multikirola nabarmentzen da, 6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, kirola egiten hasteko eta futbola, saskibaloia, atletismoa, eskalada edo pilota bezalako diziplinak ezagutzeko pentsatua.
Interesa duten pertsonek Zizur Nagusiko Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoaren arloko kanalen bidez kontsulta dezakete informazioa eta egin dezakete izen-ematea.
AAFF_WEB2_UdalKirolPrograma_ProgramaDeportivoMunicipal_2026_27