2026ko abuztuak 31
Irakurketa klubaren seigarren denboraldia udazkenean hasiko da

Udazkenean hasiko da Irakurketa klubaren seigarren denboraldia. Ekimenak euskaraz irakurtzeko eta irakurritakoaren inguruan taldean hitz egiteko aukera eskaintzen du.
Denboraldi berria urriaren 14an hasiko da. Hala ere, lehen liburua gutxienez hilabete lehenago banatu nahi denez, parte hartu nahi duten pertsonei lehenbailehen izena emateko deia egin zaie.
Izen-ematea Liburutegian egin daiteke, edo 948 288 662 telefono zenbakira deituta.