Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko apirilak 17

Zizur Nagusiak “Gerra garaiko bake poemak”-ekin ospatuko du Liburuaren Eguna

Foto noticia

Zizur Nagusiak Liburuaren Eguna ospatuko du berriro, herritar guztiei irekitako jarduera batekin, udalerriko herritar talde batek antolatua. Aurten literatur topaketa honen VI. edizioa ospatuko da, “Gerra garaiko bake poemak” izenburupean.

Hitzordua apirilaren 24an, ostirala, izango da, 18:00etatik 19:30era, Erreniega parkean, Zizur Nagusiko Kultur Etxearen ondoan. Eguraldi txarra izanez gero, jarduera Kultur Etxeko patiora eramango da.

Karduerak bakearekin zerikusia duten poemak eta testuak irakurtzean datza, literatura hausnarketarako, topaketarako eta itxaropenerako gune gisa proposatzen den une honetan. Ekimenak adin guztietako pertsonak bildu nahi ditu, poesiaren bidez munduari buruzko hitzak, emozioak eta begiradak partekatzeko.

Proposamen honekin, herriak bat egiten du berriz ere Liburuaren Egunaren ospakizunarekin, kultura, irakurketa eta herritarren parte-hartzeari balioa emanez.

Volver arriba