Ayuntamiento de Zizur Mayor

2026ko otsailak 23

Udalaren Osoko Bilkura otsailaren 26an

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak ohiko Osoko Bilkura deitu du 2026ko otsailaren 26rako, 17:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan. Saio honetan, gai-zerrendako hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira:

  1. Aurreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri izatea.
  3. Irizpena: Udal kirol instalazioen funtzionamenduaren kudeaketa kontratatzea.
  4. Proposamena: “Comunidad energética Enerkide Komunitate energetikoa” elkarteari atxikitzeko erabakiaren berrespena.
  5. Irizpena: Kultura teknikariaren kontrataziozerrendaren hitzarmena.
  6. Irizpena: Euskara teknikariaren kontratazio-zerrendaren hitzarmena.
  7. M8ko egunerako adierazpen instituzionala.
  8. “Emakumeen eta haurren aurkako indarkeria guztien kontrako” adierazpen instituzionala.
  9. Ikerketa biomedikoaren finantzaketa publikoa bultzatzeko eta minbiziaren aurkako saiakuntza klinikoak babesteko mozioa.
  10. Mozioa, gizarte-erakundeei eta osasunikerketako erakundeei dohaintzak egiteko aurrekontu-partida bat sortzeko.
  11. Mozioa, Iruñerriko Mankomunitatearen (MCP) bidez bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa mankomunatzeko.
  12. Galderak eta eskaerak.

2026/02/26ko Osoko Bilkuraren deialdia

Volver arriba