Zizur Nagusiak Santa Ageda kantu, kalejira eta afari herrikoiarekin ospatuko du otsailaren 4an

Zizur Nagusiak Santa Ageda ospatuko du datorren otsailaren 4an, asteazkena, musika, tradizioa eta auzokideen arteko topaketa uztartuko dituen festa eta parte-hartze eguna.
Egitaraua 17:30tan hasiko da Kultur Etxeko plazan txokolatada batekin. Ondoren, 18:00etan, kalejira izango da, Ilunabarra txistulariak eta Galtzagorri txaranga partaide direla. Herriko kaleetan zehar ibiliko dira kantu herrikoiak eta festa giroa hauspotuz, bidean salda beroa egongo delarik.
Jardunaldia 20:30etan amaituko da kantu-afari batekin Kultur Etxeko kafetegian. Menuak 15 euroko prezioa izango du eta txartelak urtarrilaren 30era arte erosi ahal izango dira Kultur Etxeko atezaintzan, lekua bete arte.
Ospakizuna herriko hainbat erakundek eta elkartek antolatu dute, herri-tradizioa bizirik mantentzeko eta adin guztietako bizilagunen parte-hartzea sustatzeko.
Horrela, Santa Agedak musikaz, elkarbizitzaz eta festa giroz beteko du Zizur Nagusia, udalerriko kultur egutegiaren barruan finkatuta dagoen hitzordu batean.
