Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko urriak 13

Zizur Nagusiak Miquel Misserekin trans politikari buruz hausnartuko du ikuspegi feministatik

Foto noticia

Urriaren 30ean, Zizur Nagusiko Kultur Etxeko anfiteatroan, “Trans politika ikuspegi feministatik pentuta” topaketa izango da. 19:30ean, Miquel Missé soziologo eta aktibista ezaguna izango da, generoan eta sexualitatean aditua.

Missé pentsamendu feministaren eta trans garaikidearen arloko ahots garrantzitsuenetako bat da. Bere lanak gogoeta teorikoa eta gizarte ekintza uztartzen ditu, eta hainbat gai jorratzen ditu, hala nola genero aniztasuna, politika publiko inklusiboak eta trans identitateen despatologizazioa.

Hitzordua urriaren 21aren, Trans Despatologizazioaren aldeko Nazioarteko Egunaren testuinguruan kokatzen da, eta kolektiboaren eskubideen eta errealitateen inguruko elkarrizketa gune bat irekitzea du helburu, ikuspegi feminista, berdintasunezkoa eta eraldatzailea oinarri hartuta.

Gainera, egun bereko goizean prestakuntza emango zaie Zizur Nagusiko Udaleko teknikariei, LGTBIQ+ politikek eremu lokalean duten garrantzian oinarrituta, eta, horrela, udalak aniztasunarekiko, inklusioarekiko eta benetako berdintasunarekiko duen konpromisoa indartuko da.

Volver arriba