2025eko abuztuak 11
Zizur Nagusiko udako jarduera doakoak, publiko guztientzat

Zizur Nagusiko Udalak abuztuan zehar doako jarduera programa bat antolatu du, adin ezberdinetarako eta aire zabalean egiteko moduko ekintzekin, herritarren parte-hartzea eta ongizatea sustatzeko helburuarekin.
Jarduera egutegia:
- Abuztuak 18 – Musika-jarduera igerilekuan (17:00, udako igerilekua)
- Abuztuak 21 – Hiri gimnasioa (+16 urte, 18:00, Luis Ibero parkea)
- Abuztuak 26 – Hiri gimnasioa (+16 urte, 10:00, Luis Ibero parkea)
- Abuztuak 27 – Gymkana (7-14 urte, 17:00, jolas libreko gunea – padel pistaren ondoan)
Aurrez izena ematea beharrezkoa da kirol-instalazioetako atezaintzan. Uda giroan eta herriko espazioetan parte hartzeko aukera ezin hobea!
