Inicia proiektua 2025 dirulaguntza: Zizur Nagusiko autoenplegurako eta enpresak sortzeko laguntza

Zizur Nagusiko Udalak 2025eko martxoaren 20an ireki zuen Inicia Proiektua 2025 dirulaguntzaren deialdia, herrian enpresa berriak sortzen eta autoenplegua sustatzeko programa. Ekimen honen helburua jarduera ekintzailea bultzatzea, tokiko enplegua sortzea eta Zizur Nagusiko garapen ekonomiko eta sozialean laguntzea da.
Zer da Inicia Proiektua 2025?
Inicia Proiektua 2025 ekintzaileen hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntza da. Eskatzaileek enpresa sortzeko gastuak estaltzeko laguntza lor dezakete, hala nola lizentziak, lokalaren alokairua eta materialak eskuratzea, beren jarduera abian jartzeko.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.500 €-koa da, eskatzaileen egoeraren arabera izan daitezkeen gehikuntzekin. Adibidez, langabeek, gazteek edo desgaituek laguntza handiagoak jaso ditzakete.
Nork eska dezake dirulaguntza hori?
Honako perfil hauek jaso dezakete dirulaguntza:
2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduera hasi duten autonomoak.
2024an eskaera aurkeztu zuten autonomoek, baina dirulaguntzak ez zituen osorik edo partzialki estali.
Ze gastutarako da dirulaguntza?
Ekintzaileen hasierako gastu hauek diruz lagundu daitezke:
Lokala irekitzeko lizentzia.
Lokalaren alokairua, Zizur Nagusian badago.
Jarduerarako beharrezkoak diren materialak.
Enpresa lehen urtean abiaraztearekin lotutako beste gastu orokor batzuk.
Eskaera aurkezteko epeak
Eskabideak aurkezteko epearen hasiera: 2025eko martxoaren 20a
Eskabideak aurkezteko epearen amaiera: 2025eko urriaren 30a
Epe horretan, interesdunek eskabideak aurkeztu behar dituzte, eskatutako dokumetazio guztiarekin batera.
Nola aurkeztu eskaera?
Interesdunek bi modutara aurkez dezakete eskabidea:
Aurrez aurre: Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Modu elektronikoan: Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez. Egoitza Elektronikoa
Eskaera egiteko behar den dokumentazioa
Eskaera osatzeko, ekintzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
NAN edo IFZren fotokopia.
Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
Garatuko den jarduera ekonomiko motari buruzko informazioa.
Beste dokumentu osagarri batzuk, aplikatzen badira (adibidez, langabetua bazara, desgaitasuna baduzu, etab.).
Informazio gehiago
Deialdiari buruzko edozein zaldantza argitzeko edo xehetasun gehiago eskuratzeko, interesatuak Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko Sailarekin harremanetan jar daitezke honako bide hauen bidez:
Telefonoa: 948 18 19 00
Posta elektronikoa: desarrollo.garapena@zizurnagusia.eus