LiterArte Jaialdia Zizur Nagusira itzuliko da

LiterArte jaialdiaren hirugarren edizioa Zizur Nagusian egingo da otsailean. Liburutegiak eta Udal Kultura Sailak antolatuta, literatura eta antzerkia uztartzen ditu ekitaldi honek. Lau antzezlan, irakurketa-klubetan irakurritako liburuetan inspiratuak, agertoki txiki batean antzeztuko dira.
Carmen Laforeten “Nada”, Catherine Meurisseren “La joven y el mar”, Rosa Ribasen “Lejos” eta Begoña Pro Uriarteren “La dama blanca de Champaña” dira aukeratutako lanak. Ventura Ruiz, Asier Andueza, Patxi Larrea eta Ana Maestrojuán antzerkigileek elkarlanean jardun dute irakurketa klubetako partaideekin istorio berri hauek sortzeko.
Emanaldiekin batera publikoarekin topaketa bat egingo da, non antzerkigileek eta aktoreek beren esperientziak partekatuko dituzten. Izen emateak liburutegian bertan edo 948 028 66 29 telefonora deituz egin daitezke.