Ayuntamiento de Zizur Mayor

Dirigido a: ALCALDE
29-04-2025
Zergatik ezin dut erabili arreta euskaraz jasotzeko eskubidea herritarren arretarako bulegoan?
13-05-2025
Kaixo Piluka: duela hilabete arte, Herritarren Arretarako Bulegoko lau postuetako bitan euskarazko arreta bermatu da. Pertsona horiek administrazio honetatik kanpoko beste lanpostu batera joan dira, eta lanpostu hutsak gaztelaniazko zerrendarekin bete dira, euskarazko zerrendan ez baitago inor. Duela aste batzuk, administrari ofizial baten oposizioa egin zen eta datozen asteetan zerrenda horrekin beteko dira lanpostuak. Agur bero bat.
Volver arriba