Ayuntamiento de Zizur Mayor

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.
Dirigido a: ALCALDE
25-05-2021
Arratsalde on, alkate jauna.Lehenik eta behin, milesker San Kristobal errondan jarri berri dituzuen segurtasun zutoinengatik. Musika eskolako zebrabidean ikusgaitasuna izugarri hobetu da horiei esker. Dena den, ni San Kristobal errondaren hasieran bizi naiz eta sinestezina da berebil askok kale honetan daramaten abiadura ikustea. Bi seme gazte ditut, oraintxe beraien kasa kalera ateratzen hasiak direnak, eta berebilen abiadurak ez du lasaitasun handirik ematen. Ez dakit udaletxetik beste neurririk hartzeko aukera dagoen edo ez, baino behintzat esan beharrekoa dirudit.Besterik gabe, milesker berriz ere
14-06-2021
Egun on Nekane, eskertzen dizut zure hitzak. Egia esanda nahiko ongi geratu dira Errondan eta Errenieka parkean jarri dugun segurtasun-zutoiak. Momentuz ez dira gehiago jarriko baina ikusten baduzu edozein puntu jartzeko edo interesgarria izan daitekeen beste segurtasun-elementu bat, ondo legoke zure iritzia eta planteamenduak ezagutzea. Hirigintza-arloko zuzeneko kontaktua utziko dizut lekualdatu ahal izateko. Mila esker! Agur bero bat, Jon Gondán, Alkatea