Dirigido a:
ALCALDE
08-04-2024
Apirila hasieratik, eta lanak luzatzen diren bitartean (4 hilabete), Zizur Nagusitik Iruñera mugitzen garen oinezko eta txirrindularioi ibilbide luzeagoak egitera behartu gaituzue, enpatia falta eta mugikortasun jasangarriarekiko konpromiso eza erakutsiz. Galdera, beraz, nahitaezkoa da: zergatik ez da ibilgailu motordunen lau errailetako bat oinezko eta bizikletentzako utzi?
22-04-2024
Egun on Mikel,Zizur Txikirako zerbitzu-bidea hobetu eta egokitu da dirauten bitartean, baina obraren arduraduna Nafarroako Gobernua denez, agian egokia litzateke haiei galdetzea.
Agur bero bat.