Ayuntamiento de Zizur Mayor

Dirigido a: ALCALDE
30-10-2020
Egun on, alkate jauna, eskatu nahiko nuke Zizur Nagusiko Udalari onartzea beste modu bat kirol instalazioetan bazkide edo erabiltzaile izateko, erabileraren arabera. Hots, gure familian bakarrik bi alabak dira bazkideak, saskibaloia egiteko, besterik ez. Egoeraren ondorioz aurten ezin dira dutxatu, bakarrik pistak erabiltzen dute 45 minutu astero ( bi entrenamendu dute astean, bat polikiroldegian eta bestea eskoletako patioan).Horregatik 200 euro urtean ordaintzea, baina bi aldiz, gainera, bi alaba direlako, gehiegi iruditzen zait, bakarrik pista bat erabiltzeagatik 45 minutu astean.Espero dut kontuan hartzea gure egoera eta erantzun egoki bat ematea.Eskerrik asko
30-11-2020
Gabon Olivia,Kirol instalazioetako arauak horrela esaten dute, edozein kirola praktikatzeko edo instalazioak erabiltzeko derrigorrezkoa da bazkidea izatea. Orain ezin dira aldagelak erabili COVID birusarengatik horrela agintzen duelako Gobernuak. Primerako instalazioak ditugu eta bazkideak ordaitzen ditugu mantentzeko, eta tasekin errenta osoaren % 65era soilik iristen gara, gainerakoa Udalak jartzen du.Aurten entrenamenduak zein kirol instalazioen erabilera desberdinak izaten ari dira pandemia dela eta, baina ziur nago igarotzen denean normaltasunez erabiltzeko gai izango garela.Agur bero bat, Jon Gondán, Alkatea
Volver arriba