Dirigido a:
ALCALDE
10-03-2019
Gabon. Lehenik eta behin esan beharra daukat neronek Alkateari idatzi nahi niola, baina hori ere ezinezkoa da gure herrian. Beraz, Alcaldeari idatziko diot, ez bainau harritzen alkatearena ezinezko izateak Geroa Baik osatzen duen jendea ezagututa, asko ezagun eta lagun baititut. Nire kezka hauxe da, Orain dela aste gutxi zenbait bide-kartel berritu edo berriak jarri dira. ordea, ez da erabili ez izen ofizialik ez berezko toponimia. Pamplona, Iruñea ez da inon ageri, Belascoain, Beraskoain ofiziala izanagatik, Urbanización Zizur, Zizur Auzoberria ez da inon ageri, eta hola........... Cizur Menor, nik onartzen ez dudana, errespetatu egiten da, baina izen ofizialak, Lizarra, Gares, Beraskoain, Iruñea eta beste hamaika ez dira gure kaleetan ikusten, Zertan ari gara?
25-03-2019
Gabon baita zuri ere: idatzi ahal diozu alkateari edo alcaldeari, euskalduna delako.
Zizur Nagusiko seinale eta bide-kartel guztiak, bi hizkuntzetan dago. Derrigorrezkoa da, euskararen udal ordenantza betetzen.
Duela egun gutxi, beste seinale batzuk aldatu eta berritu dute, baina ez dira udalekoak, Nafarroako Gobernukoak eta A12ko autobiaren emakidadunak dira.
Agur bero bat, Jon Gondán-Alkatea