Eguraldia | CASTELLANO | 2010eko uztailaren 31a
aquí esta la fecha

Autobideak
Autobiak
Errepide nazionalak
Nafarroako mapan, Zizur Nagusia gainean sakatu zonaldea handitua ikusteko.
Iruñetik 5 km eskasera dago, eta bertara iristeko oso bide sare ona du. Iruñera errepidez egiten den eguneroko zerbitzua La Montañesa autobus enpresak betetzen du: lanegunetan ordu laurdenetik behin, eta jai egunetan ordu erditik behin.
Herritik bi kilometrora tren geltokia dago, Iruñeko Etxabakoitz auzoan. Iruñean Renfek duen geltokirako tartea 4 km-koa da.
Kilometroak honako hiri hauetara:
Iruña - Logroño N-111 errepidea. Zizur Nagusian bitan banatzen da, udalerria zeharkatzen du eta Iruñerako zuzeneko sarbidea da, baita Gares, Lizarra eta Logroñorako irteera naturala ere.
Udalerritik metro gutxitara dagoen Mendebaldeko Ingurubidea Landaben Industrialderako sarbidea eta Irurtzun, Altsasu eta Donostiarako irteera da, baita Zaragozarakoa eta Huescarakoa ere. Halaber, Mendebaldeko Ingurubideak 8 km-ra dagoen Noaingo aireportuarekin lotzen du, eta, Ekialdeko Ingurubidearekin bat eginda, Frantziarako irteera ematen du.