Zaindariaren festetan zehar kalez kaleko salmenta jartzeko egin beharreko eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean, jarraian adierazitako denboraldian, aurkeztu beharko dira:

– Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT).

– Gizarte Segurantzan alta hartuta dagoela eta ekaina edo ondorengo kuota ordainduta dagoela dioen egiaztagiriak.

– Ekonomia Jardueren Gaineko Zergetan alta hartuta egotearen egiaztagiria eta honi dagokion kuotaren ordainketan egunean egotea.

– Indarrean dagoen Erantzukizun Zibilaren asegurua ordainketaren egiaztagiriarekin.

– Elikagaien manipulazioaren formakuntza egiaztatzeko ziurtagiria, jarduerarako beharrezkoa baldin bada.

– Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutuko txostena CE 852/2004 zenbakiko araudia betetzen duena, elikagaien higienearen ingurukoa, jarduera ibilgailu baten egiten denean.

Eskaeretan helbide elektroniko bat jarri beharko da postuaren esleipena jakinarazteko.

– Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 1etik abuztuaren 10era.

– 2019ko tasa: 60,30 €.

– 2019ko Zaindariaren Festak: irailaren 11tik 15ra.