Turismoa: beste gauza erakargarri batzuk

Zizur Nagusiko etxeek XIX. mendearen bukaerara arte gorde zuten izen euskalduna. Halaber, etxeak, bizi ziren lekuak ematen zien izena bertan bizi zirenei historian zehar, arbasoen usadioari eutsiz. Etxea seme-alabengana pasatzen zen ondare zatiezina zen.
Etxeak kokatuta zegoen lekuaren toponimoaren, etxearen jabearen edo ogibidearen izena hartzen zuen. Horrek garbi erakusten du zenbateraino zen etxea aterpea baino gehiago: bertan bizi zirenei nortasuna ematen zien, etxeari ematen zitzaion izena, bertan bizi zirenek hartzen zuten berbera baitzen, besteak beste: Paternainena, Salbadorena, Dendariena, Espartzarena, Ospitalekoa…

Antzinako harrizko etxea, zurezko ate zaharra eta bi leiho txiki ditu Fatxada zurizko etxea, 2 leiho eta 2 balkoi harriz inguratuta ikusten dira eta hauen erdian etxeko armarria dago

Harrizko aitzineko etxe berritua, zurezko ate gainean balkoia dago eta hauen ondoan bi leiho argazkiaren ezker aldean ikusten dira Fatxada zuria duen etxea nahiz eta leiho, ate eta balkoiak harriz inguratuta egon Harrizko aitzineko etxea 3 solairu dituena