• GURUTZILTZATUA

    Gurutziltzatua izan da Zizurreko herritarrek gehien gurtu duten irudia. Honela dio aurrerago aipatutako Dokumentu Batzordearen txostenak: “Jesus gurutziltzatuaren ohiko irudiez bestelakoa da, adierazpen zoragarria baitu, hieratikotasunerako joera duena, baina gogortasuna muturreraino eraman gabe. Elizen ateetan fededunek gur zezaten jartzen ziren egurrezko irudi zaharrenetako bat da; parrokia-eliza hori eraiki zenekoa dela esan daiteke”. Gurutziltzatua gotikorako trantsiziokoa
    irakurri gehiago

  • ZIZURKO ZUBIA

    Zubi horrek historia handia du. Jendea batzeaz gain, Barañainen eta Zizur Nagusiaren arteko truke- eta merkataritza-korridorea eta igarobidea izan da. Erromatar motako bi arku zirkularreko zubia da. Puntu-erdiko arku bat du, eta baoa 5,6 metro luze da; beste arkuarena, berriz, 9 metro luze. Azken arku hori geroago eraiki zen; horregatik uste da, hasiera batean Erdi
    irakurri gehiago

  • ANDRE MARIA AGURNEREN ERRETAULA

    Erretaula hau, XVII. mendekoa da eta gaur egun kapera batean gordetzen da. Kale bakarra du eta, bertan, Andre Maria Agurneren eta Anuntxiaren irudiak ikus daitezke.

  • SAN ANDRES ELIZA

    Zizur Nagusiko parrokia-etxea San Andres apostoluari eskainia da. Santu hori Betsaidan jaio zen, Galilean, Genesaret lakuaren ertzean. Familiak etxea zuen Cafarnaun, eta bertan hartzen zuen ostatu Jesusek, hirira predikatzera joaten zenean. Andres izan zen, San Juan Ebanjelariarekin batera, Jesusen lehen dizipulua, eta hori ohore handia du. Zizur Nagusiko eliza XIV. mendearen bigarren erdian eraiki zen;
    irakurri gehiago

  • DORRETXEA

    Harlanduzko eraikina da, eta zehatz-mehatz deskribatuta ageri daCatálogo Monumental de Navarra lanean: “dorre bat du ertz batean, inposta bat duela goialdean. Fatxada nagusiak arku zorrotza dauka, eta, bigarren mailan, bi leiho errezelean. Horien artean, armarri bat dago, bihurritutako larruzko kartelen gainean, eta, bertan, bi animalia aurrez aurre eta lau pertz. Maila horretan bertan, erdi-puntuko arkuzko leiho
    irakurri gehiago

  • URREGINTZA

    Elizako urregintza-piezen artean, interes artistiko handienekoa XVI. mendeko zilarrezko ziborioa da. Gazolatzekoaren antz handia du, eta, oinarrian, mezenasaren izena du: Gazolazko Fernando de Asiain, Cuencako artzapeza. 1568. urtean eman zion Zizurreko elizari.

  • ERRETAULA NAGUSIA

    Zizur Nagusiko elizaren erretaula nagusia Monumentu Nazional izendatu zuten 1973ko abuztuaren 20an. Baina lehenago, 1944an, Vianako Printzea Erakundeak berriztatu zuen. Garai hartako prentsak honela iragartzen zuen kultur gertaera garrantzitsu hori: “Bere garaian adierazi genuenez, Zizur Nagusiko Ramon Espartza parrokoak adierazi zigun festa bat egingo zela parrokiako aldare nagusia gurtzara itzuli izana ospatzeko; aldarearen erretaula ederra
    irakurri gehiago