• AZAROAK 2, ARIMEN EGUNA

    Aitzinean, familia ahaltsuenen jabeak (emakumezkoak) elizpean nabarmentzen ziren. Jaiak lau egun irauten zuen. Egunero izaten zen dantza, eta horietako batean, hirugarrenean hain zuzen ere, musika bandak Bentetan jotzen zuen. Herriko lehen merkataritza gune (1954) izanen zen hartan lan egiten zuen familia ugari zegoen Bentetan. Dantzak hamabiak arte irauten zuen; ordu horretan eta musikariak (Añorbe edo
    irakurri gehiago

  • BATAIOAK ETA HILETA-ELIZKIZUNAK

    Bataioetan litxarreria ugari banatzen zitzaien haurrei. Bataiatu aitzin, ordea, herriko bi emakumek, herriaren eskolak irakatsita, mundu honetara iristea tragedia ez izaten ahaleginak egiten zituzten. Ambrosia Arriolak eta Maria Izkok herriko emakume askori lagundu dioten haurrak mundura ekartzen; jakina, unean uneko mediku titularra bertan zela. Heriotzak gizon-emakumeak berdintzen zituen. Garai hartako elizak, ordea, hildakoen artean bereizketa
    irakurri gehiago

  • INAUTERIAK

    Hausterre-egunetik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Pertsonaia garrantzitsuena “Tartalo” da, begi bakarreko izakia. Festa aldiaren azken bi egunetan Tartalok ihes egiten du. Herritarrak haren bila abiatzen dira, eta harrapatzen dutenean, erre egiten dute. Herritarrek, dultzainak lagunduta, suaren inguruan dantza egiten dute, egun horretarako propio asmatu zuten dantza.  

  • SAN JUAN GAUAREN INGURUKO KULTUR EKITALDIAK

    Udaberriko solstizioarekin batera, Euskara zerbitzuak hainbat kultur ekintza antolatzen ditu euskaraz, herritar guztiei zuzenduta. Egitaraua San Juan suaren ospakizunarekin bukatzen da. Herriko kultur taldeek parte-hartze aktiboa izaten dute kultur aldi horretan. Festa horrek betidanik izan du tradizio handia gure herrian, uda iritsi aurretik ospatzen den “maiatza” festak bezalaxe; soren emankortasunarekin lotura zuen erritua. Ospakizun horretan,
    irakurri gehiago

  • GORPUZTI – EGUNA

    XX. mendean gorde ziren tradizioen artean Gorpuzti – eguneko prozesioa aipatu beharra dago, eguzkiak baino distira handiagoa zuen ostegunetako bat. Egun berezia izaten zen herrian; lorez, lore arkuz eta banderaz janzten zen, kaleak zein balkoiak. Hainbat etxetan mahaia paratzen zen Jesusen Bihotzarekin, aldarea bailitzan, eta bedeinkapenak egiten ziren. Egun horretako ekitaldi nagusia prozesioa zen. Neska-mutilek
    irakurri gehiago

  • HERRIKO JAIAK

    Irailean ospatzen dira. Bost egunez irauten dute, irailaren 14aren inguruan (Santa Cruz-en omenez), asteburu hurbilekoena barne. Ekintzarik aipagarrienak erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfileak, bigantxak alde zaharreko kaleetan barna (egunero), esku-langileen azoka, udalbatzak Santa Cruz-en egunean (irailaren 14a, igandea) “herriaren izenean” egiten duen ibilbidea, su artifizialak, eta gazteei (rock kontzertua txosnetan), haurrei (zinema, areto-antzerkia, kale emanaldiak,
    irakurri gehiago

  • JAI TXIKIAK

    Apirilaren 28an ospatzen dira Done Petri Martiriaren omenezko jai txikiak. 1932an, herriko gazteek garai hartan alkate zen Gregorio Urdanozi 200 pezeta eskatu zioten herri jaiak antolatzeko. Lortu ere lortu zuten dirua, eta horrekin hasi ziren ospakizunak. Garai batean, jaietako maiordomoak aukeratu behar izaten ziren; hau da, jai egunekin lotura zuen edozein ekitaldi antolatzeaz arduratzen zirenak.
    irakurri gehiago

  • MISIOAK

    Erlijio ospakizunetan urteko beste une garrantzitsu bat “misioak” izenekoa izaten zen. Eliz agintariek ebanjelioa zabaltzen zuten martxoan eta apirilean. Auzoetan kantatu egiten zuten, eta “otoitz apostolutza” egiten zen; baitaratze ariketa bat, herritarrak bizi erlijioso egokirako prestatu asmo zuen ariketa.  

  • ERROMERIAK

    Herrian ospatzen ziren erromerien artean Erreniegako Andre Mariarena aipatu beharra dugu, Zizur Zendeako gainerako herriekin batera ospatzen zen erromeria. 1954an (urte aski lehorra), Erreniegako Andre Mariari erregutea egin zitzaion pazko asteko bigarren egunean. Gaur egun, oraindik ere, ospatu egiten da erromeria hori: pazko asteko bigarren egunean Asteraindik abiatzen da, eta Zendeako kofradiakideek eta erromesek parte
    irakurri gehiago

  • SAN ANTON

    San Anton egunean, urtarrilaren 17an, abere guztiak bildu eta bedeinkatu egiten zituzten. Neguan, orobat, San Blas eguna ospatzen zen, otorrinolaringologoen zaindaria. Hori dela eta, egun horretan herritarrak zintzurraren gaitzetik babestu egiten zituzten; hobe baitzen zintzurra osasuntsua edukitzea etxeetan egiten ziren eta bedeinkatzen ziren erroskila goxoak dastatzeko.

  • ASTE SAINDUA

    Aste Santua gaur egun ere ospatzen da. Ez du, ordea, zerikusirik joan den mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan izaten ziren ospakizunekin. Egun haiek dolu eta baitaratzekoak izaten ziren. Isiltasunerako eta otoitz egotekoak. Elizarakoak eta bijiliarakoak. Irudi erlijiosoak zapi beltzez estaltzen ziren, eta ezkilak mututu egiten ziren, baita musika ere, debekatua baitzen musika entzutea. Prozesiorik garrantzitsuena
    irakurri gehiago